Lan onaren saria azken txanpan heldu da
Urdinek hirugarren garaipena jarraian lortu dute gaur Urritxen Gimnastica Torrelavegaren aurka jokatutako lehian. Jon Castrilloren mutilek txapelketako partidarik onenetako bat burutu dute, 90 minutuetan nagusi izan direlako eta gol aukera ugari sortu dituztelako. Hala ere, norgehiagokaren gol bakarra azken txanpan heldu da, Joseba Muguruzak Eder Agirregomezkortari egindako penalti bat sartu duenean.
SD AMOREBIETA: Altamira, Diaz de Alda (66’ Josep Díaz), Entrecanales, Iker Torre, Muguruza, Hernaiz, Agirre, Ajuriagoikoa (66’ Eder), Larralde (82’ Unax Benito), Reka (66’ Etxaniz) eta Guillermo (88’ Intxausti).
RS GIMNÁSTICA: Sotres (25’ Vinatea), Santamaría (81’ Pablo), Goñi, Gómez, Saúl García (81’ Saza), Salas (68’ Gándara), Fuli, Gouveia, Cobo, Friaza (46’ Manu González) eta Brayan.
Gola: 1-0: 87′ Muguruza.
Epailea: Sergio Martínez. Txartel gorria atera dio Gimnasticako Fuli jokalariari 65. minutuan. Txartel horiak: Entrecanales; Sotres, Cobo, Gómez, Gándara eta Manu González.