SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak eta Beñat Garro Olkotz futbolariak akordio bat lortu dute bi aldeak lotzen zituen kontratua bertan behera uzteko. Hemendik aurrera, Errenteriako atzelariak Club Portugaleten jokatuko du. 

Garro 2019ko udan heldu zen Urritxera Real Unionetik eta 26 partida ofizial jokatu ditu SDArekin. Gipuzkoarrak berebiziko garrantzia izan zuen 2020-21ko igoera historikoan. Horren erakusgarri da Linares Deportivoren aurkako playoffeko finalerdian 90 minutu jokatu zituela eta Club Deportivo Badajozen kontrako finalean bigarren zati osoa jokatu zuela Nuevo Vivero zelaian. Pasa den denboraldian Arenas Cluben utzita aritu ondoren, joan den udan itzuli zen Urritxera. 

SDAtik eskerrak eman nahi dizkiogu jokalari urdin gisa erakutsitako konpromisoagatik, esfortzuagatik eta profesionaltasunagatik. Gainera, bere giza kalitatea eta bere jarrera, beti eredugarria, azpimarratu nahi ditugu. Horregatik, etorkizunera begira zorterik handiena opa diogu, bai arlo pertsonalean, bai kirolean. 

Eskerrik asko bihotzez, Beñat! 

Compártelo