SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Club de Fútbol La Nuciaren kontra jokatuko du igande honetan, azaroak 20, 12:00etan. Neurketa, Lehen Federazioko 2. multzoko 12. jardunaldikoa, Urritxen izango da.

Nahi izanez gero, sarrerak online erosi ahal izango dira azaroaren 19ko 12:00ak arte. Esteka honen bidez egin beharko da: https://labur.eus/AEHj5

Sarrera hauek gune orokorrerako izango dira (ez dira tribunako sarrerak salduko) eta hurrengo prezioak dituzte: 

16 urtetik aurrera: 15 euro

4-15 urte: 5 euro

0-3 urte: doan

Gainera, partida egunean, sarrerak Urritxeko leihatilan salduko dira 11:00etatik aurrera. Gune orokorrerako sarrerak ere izango dira, aipatutako prezioekin.

Partekatu