SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Kwasi Sibo (Wa, Ghana, 1998-06-24) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Futbolari urdin berria erdilaria da eta aurreko denboraldian Real Betis Balompieren bigarren taldean egon zen, non 32 norgehiagoka jokatu zituen Lehen Federazio Mailan.

Gaztea izan arren, Sibok eskarmentua du futbol nazionaleko brontzezko kategorian. Izan ere, Betis Deportivoren koloreak defendatu aurretik bi denboraldi jokatu zituen Bigarren B Mailan Union Deportiva Ibizan, Ingalaterrako Watford FC taldeak utzita. Balearretako taldearekin Bigarren Mailara igotzea lortu zuen 2020-21ean Extremaduran lehiatutako playoffean. Aurretik esperientzia profesionalak izan zituen Armenian (FC Urartu) eta Albanian (KF Skënderbeu).

Ongi etorri SDAra, Sibo!

Partekatu