Logotipo centenario SD Amorebieta

SD Amorebietak jakinarazten du, gaur, ekainak 30, amaituko dela 2024-25 denboraldiaren azken zatian lehen taldea osatu duten futbolari guztiekiko kontratu-harremana: Unai Marino, Alex Carbonell, Sergio Camacho, Mikel Kortazar, Jon Ander Amelibia, Dani Selma, Aimar Vicandi, Alex Aizpuru “Kaxe”, Berto González, Pablo Hervias, Javi Sola, Gaizka Campos, Nassourou Ben Hamed, José Masllorens, Iñigo Muñoz, Aly Coulibaly, Mauro Bravo, Enol Coto, Álvaro Marín, Álvaro Yuste, Jordi Calavera, Eric Pérez eta Javi Montoya. Klubak euren lana eta giza kalitatea eskertu nahi ditu eta etorkizunera begira zorte ona opa nahi die.

Aipamen berezia Unai Marino kapitain eta atezainarentzat, SDAren armarria defendatu baitu azken bost denboraldietan eta Bigarren Mailara lortu diren bi igoera historikoen egileetako bat izan da, bai berdegunean bai zelaitik kanpo egindako ekarpenari esker. Urritxe beti izango da zure etxea, Unai!

Compártelo