KOMUNIKATU OFIZIALA
SDA ez da joango bihar RFEFren Ezohiko Batzar Nagusira. Batzar horren gai-zerrendak ez du deialdia justifikatzen duen puntu bakarra jasotzen: Luis Rubiales presidentearen dimisioa. Era berean, SDAk berea egiten du Euskadiko Futbol Federakundearen adierazpena:
Munduko Txapelketako finaleko sari banaketan gertatutakoaren larritasuna dela eta, eta ondorengo gertaeren kudeaketa ikusita, Euskadiko Futbol Federakundea ez da joango Espainiako Futbol Federazioaren batzarrera. Era berean, hurrengo egunetan gertatzen denaren arabera, gure presidenteak Espainiako Federazioaren Zuzendaritza Batzordean jarraituko duen ala ez erabakiko da.