Denboraldi ikusgarria SD Amorebietako Juvenil A taldearena. Eriz Goiriak eta Jon Aurtenetxek zuzentzen duten taldeak -28 garaipen, berdinketa bat eta porrot bakar bat ere ez- matematikoki ziurtatu du lehen postua eta, ondorioz, Euskal Ligara zuzenean igotzea liga amaitzeko bost jardunaldi falta direnean. Gaurko garaipena Txolonen izan da 2-0eko markagailuarekin Barakaldo B-ren kontra.

Zorionak! AUPA AZULES!

Compártelo