SD Amorebieta

Julen Jon Guerrero Landabaso (Bilbo, 2004-04-14) futbolariak Sociedad Deportiva Amorebietan jokatuko du lagatu gisa denboraldi bukaerara arte, Real Madrilekin lortutako akordioaren ostean.

Erdilariak, internazionala Espainiako selekzioaren beheko kategorietan, Malagaren harrobian hasi zuen bere kirol-ibilbidea. 2017-18an, gaztetxo mailan, heldu zen klub madrildarrera, non pasa den denboraldian jubenil kategoriako Errege Kopa irabazi zuen. Aurtengo kanpainiaren hasieran Jubenil A taldean aritu da eta 16 partida ofizial jokatu ditu, 5 gol lortuz.

Ongi etorri Urritxera, Julen Jon!

Partekatu