SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Jon Mikel Magunagoitia Blascoren (Amorebieta-Etxano, 2000-08-6) kontratu luzapenaren berri eman nahi du. Atezain zornotzarra pasa den urteko udan bueltatu zen bere herriko taldera eta denboraldi bikaina burutu du Lehen Federazioan. Harrobian hezitako futbolariak 2.925 minutu jokatu zituen lehiaketa ofizialean, 33 partidutan banatuta. Bere taldekideen laguntzarekin, 15 neurketatan atea hutsean uztea lortu zuen.

Partekatu