Logotipo centenario SD Amorebieta

SD Amorebietak Javier Entrecanales Monasterio (Santander, 2002-08-11) fitxatu duela iragarri nahi du, Real Racing Clubetik datorren erdiko atzelaria. Jokalari urdin berriak ondo ezagutzen du Bigarren Federazioa, kategoria honetan jokatu baitu azken lau denboraldietan. Lehenengoa CD Tropezón taldean jokatu zuen lagatu gisa eta ondorengo hirurak Racingen bigarren taldean. Pasa den denboraldian 26 partida lehiatu zituen eta atzelariak gol bat sartu eta gol-pase bat eman zuen.

Ongi etorri, Javier!

Compártelo