SD Amorebieta

Javier Avilés Cortés (Madril, 1997-08-17) futbolariak denboraldi amaierara arte jokatuko du Sociedad Deportiva Amorebietan, CD Leganesek utzita. Aurrelari urdin berriak esperientzia du Lehen eta Bigarren Mailan. 

Avilesek Real Madrilen harrobitik pasa zen Leganesera heldu aurretik jubenil kategorian. Talde pepineroarekin 2018-19an egin zuen debuta partida ofizialean Rayo Vallecanoren aurkako Kopako neurketa batean. Hurrengo denboraldian, 2019-20an, estreinatu zen maila gorenean, bederatzi liga partida jokatuz eta Sadarren Osasunaren aurka gol bat sinatuz. 

Futbolari madrildarrak Portugalgo ligan ere eskarmentua du, 2021-22ko bigarren zatian CD Tondelan aritu baitzen, Leganesek utzita. Pasa den denboraldian bi talde ezberdinetan jokatu zuen LaLiga Hypermotionen. Izan ere, txapelketari Butarqueko klubarekin ekin ondoren, urtarrilaren amaieran CD Lugora joan zen lagatu gisa. Talde galiziarrean paper garrantzitsua izan zuen, 16 partida jokatuz, horietako 12 titular bezala. 

Ongi etorri SDAra, Javier! 

Partekatu