SD Amorebieta

Javier Ros Añón (Tutera, 1990-2-16) futbolariak lagatu gisa jokatuko du denboraldi bukaerara arte Sociedad Deportiva Amorebietan, 2016ko urtarriletik bere taldea izan den Real Zaragozarekin lortutako akordioaren ostean.

Erdilari nafarrak esperientzia handia du LaLiga SmartBanken, 190 partida jokatu baititu kategoria honetan Real Sociedad, RCD Mallorca eta Real Zaragoza klubekin. Donostiarren lehen taldean 19 urte besterik ez zituela egin zuen debuta partida ofizialean 2008-09an, eta 2012-13 eta 2013-14 denboraldietan 15 norgehiagoka lehiatu zituen LaLiga Santanderren. Gainera, 2013-14an Champions League txapelketako bi neurketatan parte hartu zuen.

Ongi etorri, Javi!

Compártelo