SD Amorebieta

SD Amorebietak jakinarazten du agortu egin direla datorren igandean Ipuruan SD Eibarren aurka jokatuko den derbirako gure dendan eskuragarri zeuden sarrera guztiak; zehazki talde armaginaren estadioko bisitarientzako guneko jesarleku guztiak. Sarrera hauek gaur 10:00etan jarri dira salgai 15 euroren truke eta goizean zehar agortu dira.

Beraz, oraindik sarrerarik ez duten eta partidara joan nahi duten pertsonek SD Eibarren bidez erosi beharko dituzte. Hauxe da joan den astean Gipuzkoako klubak sarreren salmentari buruz argitaratu zuen informazioa: https://www.sdeibar.com/eu/news/salgai-bihartik-aurrera-amorebietaren-aurkako-partidarako-sarrerak

Partekatu