Iñigo Muñoz, elektrizitatea urdinen hegalerako
SD Amorebietak Iñigo Muñoz Cuevas (Bilbo, 1996-12-16) fitxatu duela iragarri nahi du. Aurreko denboraldian Real Unionen aritu zen eta eskarmentu handia du brontzezko kategorian, 200 partida baino gehiago jokatu baititu.
Futbolari urdin berria 2016-17an estreinatu zen Bigarren B Mailan Gernikaren eskutik eta bere lan onak Athletic Cluben arreta piztu zuen. Bi denboraldi egon zen Bilbao Athleticen eta lehen taldearekin debuta egitea lortu zuen, Formenteraren aurkako Kopako partida batean hain zuzen ere.
2019ko udan Lezamatik atera zen CD Castellonen jokatzeko eta bertan taldea Bigarren Mailara igotzearen eragileetako bat izan zen. Unionistas de Salamanca, Cultural Leonesa eta Numancia izan ziren bere hurrengo taldeak joan den udan Real Unionen eskutik Euskadira itzuli aurretik.
Orain, Muñoz Urritxen izango da talde zornotzarrari elektrizitatea eta kalitatea emateko denboraldi berri honetan.
Ongi etorri, Iñigo!