SD Amorebieta

Igande honetan, otsailak 6, Real Oviedoren kontra jokatuko den partidari begira (Lezaman, 14:00etan), Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazi nahi du bazkideei posta elektronikoaren bidez bidaliko dizkiela norgehiagokarako sarrerak, inolako formulariorik bete behar barik. Hala ere, helbide elektronikorik ez dutenek San Miguel kalean dagoen klubaren denda ofizialean eskuratu ahal izango dituzte euren sarrerak ostegunean, otsailak 3, 10:00etatik 13:00etara, eta ostiralean, otsailak 4, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Ez da sarreren salmentarik egongo zale bisitarientzat Lezamako leihatiletan, Real Oviedok kudeatuko baitu bere zaleentzako salmenta.

Partekatu