SD Amorebieta

Iker Unzueta Arregi (Abadiño, 1998-08-04) 2020-21 eta 2021-22 denboraldietan bere etxea izan zen lekura itzuli da. Bi denboraldi horietan 55 partida ofizial jokatu zituen, non 8 gol sartu zituen eta  bere kalitatea erakutsi zuen.

Aurrelari abadiñarra Bigarren Mailara lortutako lehen igoera historikoaren egileetako bat izan zen 2021ean eta talde urdineko kide izan zen zilarrezko kategorian izandako lehen esperientzian. Klubetik irten ondoren, joan den denboraldian SD Logroñesen jokatu zuen. Errioxako taldean 37 partida jokatu eta 13 gol sinatu zituen Lehen Federazioan. Pasa den udan Portugalgo Lehen Mailako FC Vizela taldera joan zen eta bertatik dator lagatu gisa.

Ongi etorri berriro zure etxera, Iker!

Partekatu