Gorka Agirre erdilaria, SDAko jokalari berria
SD Amorebietak Gorka Agirre Moreno (Busturia, 2000-04-13) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Lezaman hezitako kalitate handiko erdilaria, Gernika Clubetik dator. Bertan 30 partida jokatu zituen joan den denboraldian Bigarren Federazioko liga txapelketan.
Jokalari urdin berria Lezaman kategoriak igotzen joan zen eta 2021-22an Lehen Federazioan jokatu zuen Bilbao Athleticekin. Erdilariak Sestao River eta Formenteraren koloreak ere defendatu ditu eta Bigarren Federazioa ondo ezagutzen du, kategoria honetan ehundik gora partidu jokatu ondoren.
Ongi etorri, Gorka!