SD Amorebietak eta Fisaudek indarrak batu dituzte lankidetza-hitzarmen baten bidez. Osasunean, fisioterapian eta fitnessean espezializatutako enpresa klubaren fisioterapia-materialaren hornitzaile ofizial bihurtu da. Carlos Gómez Vicandi SDAko presidenteak eta Manuel Teijeiro Fisaude enpresako Marketing zuzendariak Urritxen formalizatu dute denboraldi hasieran sinatutako akordioa.

Aliantza honen helburua SDAko profesionalei material espezializatua eta fisioterapiaren, errehabilitazioaren eta kirol-errekuperazioaren beharretara egokitutako konponbideak eskuratzen laguntzea da. Lankidetza honen bidez, Fisaude erreferentziazko hornitzaile gisa gehituko da klubera, eta produktuen katalogo zabala eta ekipamendu profesionala eskainiko ditu jokalariak zaintzeko eta errekuperatzeko.

Era berean, hitzarmenak aukera emango dio SDAri kirol fisioterapiari aplikatutako azken berrikuntzak eta teknologiak gertutik ezagutzeko, Fisaude enpresaren aholkularitza eta esperientziarekin.

Compártelo