SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Eibarrek Urko Iruretagoiena “Izeta” (Aia, 1998-09-29) jokalariaren lagapenari amaiera ematea erabaki du. Beraz, aurrelariak ez du Sociedad Deportiva Amorebietan jarraituko.

Izeta joan den udan iritsi zen Urritxera eta denboraldi erdi honetan 19 partida ofizial jokatu ditu -18 ligan eta bat Kopan-, sei gol lortuz.

SDAk jokalari urdin gisa egindako lan handia eskertu nahi dio eta etorkizunean zorterik onena opa dio, bai arlo pertsonalean, bai kirol arloan.

Eskerrik asko eta zorte on, Urko!

Partekatu