SD Amorebieta

Inork nahi ez zuen unea iritsi da. Gaur, Cartagonova zelaian, LaLiga SmartBankeko 41. jardunaldiko norgehiagokan, egutegiko azken-aurrekoa, Sociedad Deportiva Amorebietaren jaitsiera matematikoa baieztatu da. Zilarrezko kategorian jarraitzeko, FC Cartagenari irabaztea eta aurkarien porroten zain egotea besterik ez zegoen. Lehen baldintza ez da bete, Haritz Mujikaren taldeak 5-0 galdu baitu eta mailari eusteko aukera barik geratu da.

2021eko maiatzaren 22an, pozez negar egin genuen Badajozen lortutako igoera historikoagatik, balentria ahaztezina. Gaur, 2022ko maiatzaren 21a, urtebete geroago, malkoak tristuragatik dira. Baina talde hau oso harro sentitu behar da denboraldi osoan lehiatu duen eragatik. Neurketa gehiegitan, justizia eta zortea ez dira bere aliatu onenak izan.

Urdinak ondo hasi dira, hasiera-hasieratik kontrako atearen bila. Hala ere, Cartagenak ireki du markagailua 17. minutuan. Penaltiz egin du Rubén Castro eskarmentudunaren bitartez. Berdinketa iristear egon da 24. minutuan, zornotzarrek aukera argia izan dutenean Guruzetaren bitartez, baina Marc Martinezen geldiketa bikainarekin topo egin du. Ondoren, Javi Ros izan da atezaina lan egitera behartu duena area ertzetik egindako zartako batekin. 1-1ekoa gertu egon da 37an, baina Marc Martinezek bere erreflexuak erakutsi ditu berriro Nolaskoainen burukada indartsua gelditzeko. Barkatu ez duena Cartagena izan da, atsedenaldira heldu baino lehen bere abantaila handitu baitu Bodigerren gol ikusgarri batekin.

Aldagelatik pasa ondoren, Amorek borrokari eutsi dio 2-1ekoaren bila. Oscar Gilek gertu izan du buruz, baina baloia kanpora joan da. Urdinek metroak aurreratu dituzte eta Cartagenak kontraerasoak sortzeko aukera izan du. Horietako batean, Marinok Ruben Castroren gola ekidin du geldiketa itzel batekin, baina aldaratzea Gallarrek jaso du eta 3-0ekoa sinatu du 56an. Gidoia antzekoa izan dahurrengo minutuetan. Beste bi kontraerasotan, RubenCastrok 4-0ekoa egin du 65ean eta 5-0ekoa 68an. Álvaro Peña markagailua makillatzeko zorian egon da, baina bere misilak langan jo du. Obik ere aukera ona izan du. Bere burukadak ez du atea aurkitu.

FC CARTAGENA: Marc Martínez, Delmás, Pablo Vázquez, Datkovic, De La Bella (80’ Alcalá), Bodiger (62’ Cristóforo), De Blasis (80’ Tejera), Boateng (72’ Ortuño), Gallar, Nacho Gil (72’ Cayarga) eta Rubén Castro.

SD AMOREBIETA: Marino, Larra (62’ Álvaro Peña), Óscar Gil, Nolaskoain, Irazabal, Seguín, San José (46’ Orozko), Javi Ros (62’ Markel Lozano), Iker Bilbao (62’ Obi), Guruzeta eta Moreno (53’ Etxaburu).

Golak: 1-0: Min. 17; Rubén Castro, penaltiz. 2-0: Min. 44; Bodiger. 3-0: Min. 56; Gallar. 4-0: Min. 65; Rubén Castro. 5-0: Min. 68; Rubén Castro.

Epailea: Víctor García Verdura (Katalunia). Txartel horiak atera dizkie Bodiger; eta Larra jokalariei.

Partekatu