SD Amorebieta

Ewan Roy Urain Aird (Durango, 2000-03-10) futbolariak Sociedad Deportiva Amorebietan jokatuko du lagatu gisa denboraldi bukaerara arte, Athletic Clubekin lortutako akordioaren ostean. Aurrelaria, 21 urtez azpiko internazionala Eskoziako selekzioarekin, zortzi norgehiagoka jokatu ditu aurtengo denboraldian Bilbao Athleticekin Lehen Federazio Mailan. 

SDAko jokalari berria 2015-16 denboraldian heldu zen Lezamara Durangoko Kulturaletik, kadete kategorian. Zurigorrien lehen taldearekin lagunarteko partidetan parte hartu duen arren, oraindik ezin izan du debutatu lehoi gisa neurketa ofizialean. 1,90 metrotik gorako altuera duen jokalariak badaki zer den Urritxen gola egitea, Bilbao Athleticekin lortu baitzuen 2020-21 denboraldian, lehoikumeek 2-3 irabazi zuten derbian. 

Ongi etorri Sociedad Deportiva Amorebietara, Ewan! 

Partekatu