SD Amorebietak Euskal Non-League Day ekimenean parte hartuko du aurten ere. Athletic Clubek oinarrizko futbolaren alde antolatutako jai honen laugarren edizioa martxoaren 28an eta 29an ospatuko da.

Euskal Non-League Day ekimenaren helburua da talde hitzartuek eta hauek ordezkatzen duten futbol hezitzaileak gizartean eta kirolean duten garrantzia azpimarratzea. Horretarako, merezi duten ikusgarritasuna eta aintzatespena ezagutzera emateaz gain, Athletic Clubek zozketa erakargarriak antolatu ditu tokiko zaleek festan eta Euskal Non-League Day jaialdian parte har dezaten.

IZUGARRIZKO SARIAK

Hitzartutako klub bakoitzak Athletic Clubek antolatutako zozketetarako txartel sorta bat jaso du. Txartelaren prezioa 3 eurokoa da eta bildutako diru guztia hitzartutako klubarentzat izango da. SDAri dagozkion txartelak klubeko dendan, Txoloneko tabernan eta Urritxen lehen taldearen partidu egunetan eros daitezke.

Sariak (hiru orokorrak eta bat parte hartzen duen klub bakoitzerako) hurrengoak izango dira.

-Datorren denboraldian San Mamesen jokatzen den LaLigako partida baterako sarrera bikoitzak. Modu independentean zozkatuko dira parte hartzen duten kluben zelai bakoitzean. SDA-ren kasuan, zozketa Urritxen jokatuko den SD Amorebieta-SD Eibar B partidaren atsedenaldian egingo da.

-Sarrera bikoitza, bidaia eta egonaldia bi pertsonentzat, gizonezkoen lehen taldearekin, LaLigako partida batera, etxetik kanpo. (Parte hartzen duten hitzartutako klub guztien artean zozketatuko du Athleticek martxoaren 30ean)

 -Players Zone VIP sarrera bikoitza LaLigako partida batean San Mamesen. Taldeen aulkien ondoan kokatutako VIP eserlekuak eta estadioko VIP eraztunerako sarbidea ditu, partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik. (Parte hartzen duten hitzartutako klub guztien artean zozketatuko du Athleticek martxoaren 30ean)

-Bi pertsonentzako pasea emakumezkoen lehen taldearen entrenamendu batera eta bisita gidatua Lezamako instalazioetara. (Parte hartzen duten hitzartutako klub guztien artean zozketatuko du Athleticek martxoaren 30an)

Sari orokor bat SDA-ri egokitzen bazaio, jakitera emango dugu eta zozketa berri bat egingo da klubak saldutako zenbakien artean.

Compártelo