SD Amorebieta

Urdinek CD Eldenseren aurka jokatuko dute datorren larunbatean, urtarrilak 20, Lezaman. LaLiga Hypermotioneko 23. jardunaldiari dagokion lehia -bigarren itzuliko lehena etxean- 16:15ean abiatuko da.

Alacanteko taldearen aurkako partidarako sarrerak neurketaren egun berean erosi ahal izango dira Lezamako txarteldegietan. Norgehiagoka hasi baino ordubete lehenagotik egongo dira salgai eta 25 euroko prezioa izango dute (10 euro 16 urtetik beherakoentzat). Athletic Clubekin dagoen akordioaren ondorioz, talde zurigorriko bazkideek 20 euroren truke erosi ahal izango dituzte euren txartelak aurkeztuz.

Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideak doan sartuko dira karneta erakutsiz.              

DENBORALDI ERDIKO KARNETA Gogorarazten da denboraldi erdiko abonua eskuragarri dagoela. Bigarren itzuliaz gozatu nahi duten pertsonek klubaren dendan lortu ahal dute euren bazkide karneta hurrengo ordutegian: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara (asteazkenetan 17:00etatik 20:00etara ere).

Sasio erdiko txartelaren prezioak honako hauek dira:

– Tribuna: 165 euro

– Tribuna jubilatuak: 115 euro.

– Amore Gaztea (16-26 urte): 60 euro.

– Umeak (16 urtetik beherakoak): 40 euro.

Compártelo