SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak asteazken honetan, uztailaren 26an, jokatuko du denboraldiaurreko laugarren lagunartekoa, urdinek Urritxen jokatuko duten azkena. Gure taldeak LaLiga Hypermotioneko beste talde baten aurka neurtuko ditu indarrak: Sociedad Deportiva Eibar. Joseba Etxeberriak entrenatutako taldearen aurkako euskal derbia 19:00etan hasiko da. Mirandes eta Osasuna Promesasen kontra bezala, sarrera doakoa izango da.

KOMUNIKABIDEAK Euren lana errazteko, komunikabideei prentsa@sdamorebieta.eus helbide elektronikora idaztea eskatzen zaie akreditazioa lortzeko. Epea asteartean, 19:00etan amaituko da.

Partekatu