SD Amorebietak Eder Agirregomezkorta Cancelo (Leioa, 2005-04-14) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Erdilari gaztea SD Leioatik iritsiko da Urritxera.

Garaiera handiko futbolaria da, taktikoki adimentsua, aireko joko onarekin eta zelaian metro asko hartzeko gaitasunarekin. Sarrienako klubeko harrobian hazten joan zen lehen taldean funtsezko jokalari bihurtu arte. Pasa den denboraldian, erdilariak 33 partida jokatu zituen ligan eta beste sei playoffetan, eta hiru gol sartu zituen.

Ongi etorri, Eder!

Compártelo