Komunikatu ofiziala: Haritz Mujikak ez du jarraituko SDAko entrenatzaile gisa
Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du urdinen kirol-zuzendaria, Asier Goiria, Haritz Mujikarekin bildu dela gaur Zuzendaritza Batzordeak lehen taldeko entrenatzaile gisa ordezkatzeko hartutako erabakia ezagutarazteko. Erabaki mingarria da, taldearen sailkapen-egoera dela eta hartutakoa, ligako txapelketan norabidea zuzentzen lagunduko duelakoan.
SDAko Zuzendaritza Batzordeak Haritz Mujikari bere esker ona adierazi nahi dio urdinen aulkian egindako lanagatik, bere profesionaltasunagatik, dedikazioagatik eta giza balioengatik. Izan ere, bi igoera historiko lortu ditu Bigarren Mailara: lehena, 2020-21ean, bigarren entrenatzaile gisa; eta bigarrena, 2022-2023an, lehen taldeko arduradun nagusi bezala. SDAk arrakasta handienak eta zorterik onena opa dizkio Mujikari, bai etorkizun profesionalean, bai arlo pertsonalean.
Kirol-zuzendaritza eta zuzendaritza-nagusia entrenatzaile berri bat kontratatzeko lanetan ari dira dagoeneko eta datozen orduetan ezagutaraztea espero dute, lehen taldearen gidaritza ahalik eta lasterren hartu ahal izateko.