SD Amorebieta

Urdinek Lehen Federazioa estreinatu dute Nova Creu Altan CE Sabadellen aurka berdinduta. Lehen zati berdinduaren ondoren, katalanek aurrea hartu dute atsedenalditik itzuli eta berehala. Hala ere, Haritz Mujikaren taldeak ez du etsi eta berdinketa lortu du azken txanpan Jauregiren bitartez. Eta ez hori bakarrik. Bujanek 1-2koa izan behar zena sartu du. Baina golak ez du balio izan jokoz kanpo oso eztabaidagarri bat adierazi diotelako.

Zornotzarrak serio hasi dira, presioan gogor eta baloiarekin bertikal. 12. minutuan, Izetak motoa martxan jarri du aurkari batek baloia atzerantz desbideratu ondoren eta atezainarekin buruz buru planto egiten ari zenean jokoz kanpo zegoela adierazi diote. Urdinek erabakia protestatu dute, baloia aurkari batengandik zetorrelako. Juan Delgadoren erremate altu batekin erantzun du etxeko taldeak. Ordu erdira iritsi baino pixka bat lehenago, Haritz Mujikaren taldeak aukera bikoitz oso argia izan du. Dena den, Victorrek Izetaren gola eragotzi du eta atzelari batek Dorrioren jaurtiketa desbideratu du. Atsdelandira arte, ez da abagune argi gehiagorik egon norgehiagokan.

Aldagelatik pasatzeak ez dio onik egin Amoreri. Izan ere, Sabadellek aurrea hartu du 47.ean Juan Delgadoren bitartez. Urdinak erreakzionatzen saiatu dira eta metroak aurreratu dituzte. Kataluniako taldeak, berriz, tarteak aprobetxatu ditu hainbat abisu emateko. Hala ere, partida 1-0ekoarekin sartu da azken txanpan. Baina gureek ez dute amore eman, borrokan jarraitu dute eta berdinketa sinatu dute 83an, Jauregik pilota sarera bidali duenean erremate bikain batekin Albisuaren burukada baten ostean. Urdinek garaipena ere lortu ahal izan dute. Izan ere, Bujanek 86. minutuan sartu du gola, baina gola baliogabetu dute ez zen jokoz kanpo batengatik.

CE SABADELL: Víctor, Molina (46’ Athuman), Altimira, Gualda (78’ Joanet), Dieste, Pelayo, Juan Delgado, Armando (89’ Astals), Vergés (89’ Carrión), Gurdiel eta Piñol (30’ Alberto). 

SD AMOREBIETA: Marino, Víctor López (71’ Jorge Mier), Murua, Xiker, Toni Herrero, Yriarte (81’ Albisua), Cantón, Dorrio (71’ Jauregi), Buján, Seguín (57’ Rayco) eta Izeta (57’ Iturraspe). 

Golak: 1-0: Min. 47; Juan Delgado. 1-1: Min. 83; Jauregi.

Epailea: Miguel Sesma Espinosa (Errioxa). Txarel horiak atera dizkie SDA-ko Yriarte eta Bujáni; eta Sabadelleko Vergés eta Alberto jokalariei.

Partekatu