CD Teneriferen aurkako partidarako sarrerei buruzko informazioa
COVID-19aren pandemia kudeatzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako azken prebentzio-neurriak betez, datorren ostiralean, urtarrilak 7, 21:00etan, Lezaman Club Deportivo Teneriferen aurka jokatuko den partidara gehienez 1.200 ikusle sartu ahal izango dira, 1.600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duen esparrua baita.
Beraz, Sociedad Deportiva Amorebietako bazkide guztiek bertaratzeko aukera izango dute. Klubak posta elektronikoz bidaliko dizkie sarrerak datozen egunetan, inolako formulariorik bete behar gabe. Hala ere, helbide elektronikorik ez dutenek SDA-ren denda ofizialean eskuratu ahal izango dituzte asteazkenean 10:00etatik 13:00etara eta ostrialean 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Edukieraren murrizketa dela eta, ez da sarreren salmentarik egongo norgehiagoka honetarako.