CD Leganesen aurkako lehiarako sarrerak astelehenean salduko dira Lezamako txarteldegietan
SD Amorebieta
Urdinek une honetan sailkapeneko liderra den CD Leganes taldearen aurka jokatuko dute datorren astelehenean, martxoak 11, Lezaman. LaLiga Hypermotioneko 30. jardunaldiari dagokion neurketa 20:30ean abiatuko da. Sarrerak partidaren egun berean erosi ahal izango dira Lezamako txarteldegietan. Norgehiagoka hasi baino ordu eta erdi lehenagotik egongo dira salgai eta 25 euroko prezioa izango dute (10 euro 16 urtetik beherakoentzat). Athletic Clubekin dagoen akordioaren ondorioz, talde zuri-gorriko bazkideek 20 euroren truke erosi ahal izango dituzte euren txartelak aurkeztuz.
Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideak doan sartuko dira karneta erakutsiz.