Urdinek berdinketa lortu dute Alfarori egindako bisitan. Partida parekatua eta golik gabekoa izan da, nahiz eta bi taldeak saiatu diren. Abagune argienak SDArentzat izan dira, baina bigarren astez jarraian neurketa hasierako markagailuarekin bukatu da.

Gureak ondo sartu dira partiduan, futbol praktiko batekin, baloia behetik mugitzeko egokia ez zen zelai batean. Hodei Rodriguezen gerturaketa batean ostean Torrico 0-1ekoa sartzeko zorian izan da 10. minutuan, baina errematea kanpora joan da gutxigatik. Eliasek ere gertu izan du gola 15ean, korner jaurtiketa batean. Atzelari batek atepetik atera du baloia. Hortik aurrera, Alfarok metroak aurrera egitea lortu du eta lehia berdindu da. Aukera argirik gabe, 0-0eko emaitzarekin iritsi da norgehiagoka atsedenaldira.

Markagailua mugitzeko zorian egon da bigarren zatia hasi eta berehala. Hodei Rodriguez area barruan sartu da Fausto Tienzak egindako pase onaren ostean, baina Ibañez atezainak geldiketa bikaina egin dio. 55. minutuan Entrecanalesen burukada langaren gainetik atera da. Partida ordua igarota, Errioxako taldea izan da abisua eman duena, Zango luzatzera behartuz gola saihesteko. 0-1ekoa heltzear egon da 81. minutuan, etxekoen arean egindako jokaldi korapilatsu baten ondorioz. Azkenean, Arzalluzek jaurtiketa atera du atezainaren eskularruarekin topo eginda. Jarraian, Salvadorrek urrutitik probatu du Zango eta honek geldiketa on batekin erantzun du. Azken txanpan, bi taldeetako batek ere ez dio uko egin garaipenari, baina inor ez da 3 puntuak eskuratzeko gai izan.

CD ALFARO: Ander Ibáñez, Fran Sota (76’ Zaldua) Burusco (89’ Berzal), Losantos (83’ Arana), Arturo Fernández, Sergio Ocón, Álvaro Santos, Martín Salvador, Iñigo Jiménez (83’ Riccobene), Morillas eta Garrido (76’ Osua).

SD AMOREBIETA: Zango, Intxausti (88’ Asier Sánchez), Odei, Entrecanales, Elías, Ituarte (88’ Arratibel), Fausto Tienza, Hodei Rodríguez (76’ Ceballos), Mikel Arzalluz, Torrico (67’ Reka) eta Etxaniz (76’ Zorrilla).

Epailea: Rafael Cenis. Txartel horiak: Arturo eta Losantos Alfaroren aldetik; eta SDA-ko Odei.

Compártelo