SD Amorebietak datorren denboraldian lehen taldeko entrenatzailea Aitor Zulaika Aranguren (Azpeitia, 1978-03-23) izango dela jakinarazi nahi du. Urdinen entrenatzaile berriak eskarmentu handia du aulkietan. Azken bi denboraldietan Real Sporting de Gijoneko bigarren taldea zuzendu du eta aurretik honako talde hauetan aritu zen entrenatzaile gisa: Lagun Onak, Bigarren B Mailara igotzeko faserako sailkatu zena; Real Union, […]
Gaur arratsaldean inauguratu da irudiz eta objektuz betetako erakusketa, doan bisitatu ahal dena Gaur, ekainak 12, SD Amorebietaren Mendeurrenaren Erakusketaren inaugurazioa burutu da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan, uztailaren 4ra arte ikusgai egongo den lekuan. Ekitaldian Jon Larrea SDAko presidenteak, Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkateak eta Patxi González erakusketaren komisarioak hitz egin dute. Erakusketak klub urdinaren historian zehar […]
SD Amorebietak iragarri nahi du Jabier Luaces Carreñok (Busturia, 1973-04-28) urdinen kirol-zuzendari izaten jarraituko duela 2025-26 denboraldian. Horrela, bere bosgarren denboralida jarraian beteko du SDAn, non aurretik oinarrizko futbolean hainbat eginkizun bete zituen: Jubenil A taldeko entrenatzailea, harrobiko entrenatzaileen mentoringa eta infantil eta alebin kategorietako taldeen teknifikazioa. Luacesek Edu Abaden laguntza izango du arlo honetan, […]
SD Amorebietak jakinarazten du Natxo Gonzalezek (Gasteiz, 1966-07-29) ez duela lehen taldeko entrenatzaile izaten jarraituko datorren denboraldian. Entrenatzaile gasteiztarra joan den azaroan iritsi zen Urritxerra, eta taldeak mailari eustea lortu ez duen arren, aulkian egon den bitartean salbazioa lortzeko zenbakiak lortu ditu. SDAk eskerrak eman nahi dizkio Natxori entrenatzaile urdin gisa hilabete hauetan izan duen […]
Erakusketa uztailaren 4ra arte egongo da ikusgai, Patxi Gonzalez komisario duela, eta klubaren historian zehar ibilaldi bat proposatzen du irudi eta objektuen bitartez Zelaieta Zentroak SD Amorebietaren Mendeurrenaren Erakusketaren inaugurazio ofiziala hartuko du ekainaren 12an, osteguna, 19:00etatik aurrera. Argazki eta objektuen bitartez, klub ‘urdinaren’ ehun urteko historia ezagutzeko aukera eskainiko du uztailaren 4ra arte bisitatu […]
Marmitako Lehiaketan barneratuko den ospakizun honetan parte hartu nahi duen orok bere txartela jaso dezake klubaren dendan, 25 euroko prezioan Zabalik dago SD Amorebietak uztailaren 19an, larunbata, egingo duen Mendeurreneko Bazkarian izena emateko epea. Amorebieta-Etxanoko herriak bere ohiko Marmitako Lehiaketa jendetsua ospatuko duen egun berean izango da. 100. urteurrena udalerriaren eskutik ospatzeko duen desioarekin bat […]
Urdinek garaipen batekin agurtu dute denboraldia, hirugarrena jarraian, Urritxen CD Lugori 1-0 irabazita. Neurketako gol bakarra Alvaro Marinek sinatu du, lehen zatiko erdialdean Partida hasi aurretik, merezitako omenaldia egin zaie Amorebieta B eta Kadete A taldeei euren igoera historikoengatik, lehen aldiz igo baitira Ohorezko Mailara eta Euskal Ligara, hurrenez hurren. Lugok eman du lehen abisua […]
SD Amorebietako Kadete A taldeak Euskal Ligarako igoera lortu du klubaren historian lehen aldiz, azken jardunaldian Urduliz 0-2 mendean hartuta eta liga bigarren postuan amaituta, Athletic Bren atzetik bakarrik. Denboraldi ikusgarria Julen Andaluz eta Unai Uberuagak entrenatutako taldeak sinatutakoa. Zorionak mutilak!
Urdinek denboraldiko azken norgehiagoka jokatuko dute asteburu honetan, CD Lugoren aurka Urritxen. Larunbatean izango da, maiatzak 24, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak online eros daitezke hurrengo estekan: https://sdamorebieta.compralaentrada.com/eventos/ Sarrera hauek gune orokorrerako dira (ez da tribunarako sarrerarik salduko) eta 15 euroko prezioa dute. Urritxeko lehiatilan partida hasi baino ordubete lehenagotik ere erosi ahal izango dira larunbatean, 15 […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, maiatzak 25, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen izango dira eta lan saio batzuk ateak itxita egin ahal dira. Maiatzak 19, astelehena Atsedena Maiatzak 20, asteartea Atsedena Maiatzak 21, asteazkena 10:30 Entrenamendua Maiatzak 22, osteguna 10:30 Entrenamendua Maiatzak 23, […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.