Últimas entradas: SD Amorebieta

CD San Ignacioren aurkako Federazio Kopako partidarako sarrerei buruzko informazioa

Urdinek asteazken honetan, abuztuaren 13an, jokatuko dute denboraldiko lehen neurketa ofiziala. Federazio Kopako fase autonomikoaren final laurdenei dagokiena izango da, CD San Ignacioren aurka, Urritxen erabakiko den partida bakarrerako kanporaketa. Norgehiagoka 19:30ean hasiko da. Sarrerak Urritxeko leihatilan salduko dira partida hasi baino ordubete lehenagotik. Sarrerak gune orokorrerako bakarrik izango dira eta 15 euroko prezioa izango […]

Leer más

Lan plangintza abuztuaren 17ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, abuztuak 17, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen, Txolonen edo Lauaxetan izango dira. Abuztuak 11, astelehena 10:00 Entrenamendua Abuztuak 12, asteartea 10:00 Entrenamendua Abuztuak 13, asteazkena 19:30 Federazio Kopako partida Urritxen: SD Amorebieta-CD San Ignacio Abuztuak 14, osteguna 10:00 Entrenamendua Abuztuak […]

Leer más

SD Amorebieta 2-2 Gernika Club: Berdinketa denboraldiko lehen partidan Urritxen

Urdinek denboraldiaurreko bigarren partida jokatu dute, lehena Urritxen, non 2-2 berdindu dute Gernika Cluben aurka. Gureak bi aldiz aurreratu dira markagailuan Xabier Luaces “Lulu” harrobiko zornotzarraren golekin Urritxen jokatu duen lehen partidan. Hala ere, talde bisitariak aurre egin die berdinketa sinatzeko. Proba ona denboraldiko lehen neurketa ofizialari begira, datorren asteazkenean, abuztuaren 13an, 19:30ean, Urritxen, San […]

Leer más

Lan plangintza abuztuaren 10era arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, abuztuak 10, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen, Txolonen edo Lauaxetan izango dira. Abuztuak 4, astelehena 10:00 Entrenamendua Abuztuak 5, asteartea 10:00 Entrenamendua Abuztuak 6, asteazkena 10:00 Entrenamendua Abuztuak 7, osteguna Jarduera berezia Abuztuak 8, ostirala 10:00 Entrenamendua Abuztuak 9, larunbata […]

Leer más

Osasuna Promesas 3-0 SD Amorebieta: Porrota Taxoarren denaurredenboraldiko lehen frogan

Urdinek aurredenboraldiko lehen norgehiagoka galdu dute, gaur goizean Taxoarren jokatu dutena Osasuna Promesasen aurka, kategoria altuagoko taldea eta egun gehiago lanean daramana. Izan ere, gaurkoa bere laugarren partida zen. Hala ere, ondo lehiatu dute Aitor Zulaikaren mutilek, batez ere lehen zatian. Ideiak lantzeko eta motorrak berotzeko baliogarria izan den neurketa honetan goraipatu behar da ere […]

Leer más

SDAko bazkideek 2025-26 denboraldirako kontuak eta kuotak onartu dituzte

SD Amorebietak Ohiko Batzar Orokorra egin du astearte honetan, uztailak 29, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroko ekitaldi-aretoan. 48 bazkide bertaratu dira eta hauek 2025-2026 denboraldirako aurrekontua eta ordaindu beharreko kuotak onartu dituzte. Jon Larrea presidentea buru duen Zuzendaritza Batzordeak kirol proiektu berria ere aurkeztu du. Aurreko Batzarreko akta eta 2024-25eko memoria onartu ondoren, kanpaina berriko kuotak aurkeztu […]

Leer más

Mikel Mendibe atzelaria, SDAko jokalari berria

SD Amorebietak Mikel Mendibe Garrogerrikaetxebarria (Markina-Xemein, 2002-02-20) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Athletic Cluben hezitako atzelari gazteak Lehen eta Bigarren Federazio Mailetan lehiatu du azken hiru denboraldietan. Jokalari urdin berria alebinetan sartu zen Lezaman eta mailak igotzen joan zen Bilbao Athleticera iritsi arte. Zurigorrien bigarren taldearkin 36 partida jokatu zituen 2022-23an eta minutu gehien izan […]

Leer más

Lan plangintza abuztuaren 3ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, abuztuak 3, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen, Txolonen edo Lauaxetan izango dira. Uztailak 28, astelehena 10:00 Entrenamendua Uztailak 29, asteartea 10:00 Entrenamendua Uztailak 30, asteazkena 10:00 Entrenamendua Uztailak 31, osteguna Atsedena Abuztuak 1, ostirala 10:00 Entrenamendua Abuztuak 2, larunbata 11:30 […]

Leer más

Urdinen lehen taldeak 2025-26 denboraldiari ekin dio

Gaur arratsaldean, uztailak 24, Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak berritasunez betetako plantillarekin eman dio hasiera denboraldiaurreari. Urdinek, Aitor Zulaika entrenatzaile berriaren gidaritzapean, Urritxen burutu dute 2025-26ko lehen entrenamendua. Denboraldi honetan Bigarren Federazioan lehiatuko dute, aurrekoan jaitsi ondoren. Zulaikarekin batera, staff teknikoa hurrengo pertsonek osatuko dute: Joseba Agirre (bigarren entrenatzailea), Aitor Baraia (prestatzaile fisikoa), Aratz Agirreburalde […]

Leer más

Adrian Zango, Realak utzita, SDAko atezain berria

Adrián Zango Aguirrezabal (Gasteiz, 2005-12-27) Sociedad Deportiva Amorebietan jokatuko du denboraldi honetan. Atezain gaztea Real Sociedad klubetik dator lagatu gisa. Zubietara intantiletan heldutako futbolaria Real C taldean aritu zen pasa den denboraldian, 19 partida jokatuz Bigarren Federazioan. Gainera, Sanseren deialdian sartu zen Lehen Federazioko 15 neurketatan, tartean Bigarren Mailara igotzeko finaleko biak Tarragonako Nastic taldearen […]

Leer más