Javier Elías Estebas (Logroño, 2004-11-01) futbolariak Sociedad Deportiva Amorebietan jokatuko du denboraldi amaierara arte. Ezker hegaleko atzelaria Athletic Clubetik dator lagatu gisa. SD Oyonesa, SD Zamudio eta Club Portugalete taldeetan nabarmendu ondoren, jokalari gaztea Lezamara heldu zen joan den udan. Zurigorri bezala egindako lehen denboraldian, zortzi partida jokatu zituen Bilbao Athleticekin Lehen Federazioko liga txapelketan […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, abuztuak 31, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen, Txolonen edo Lauaxetan izango dira. Abuztuak 25, astelehena 10:00 Entrenamendua Abuztuak 26, asteartea 10:00 Entrenamendua Abuztuak 27, asteazkena 20:00 Federazio Kopako partida Urritxen: SD Amorebieta-Gernika Club Abuztuak 28, osteguna Atsedena Abuztuak 29, ostirala […]
Urdinek asteazken honetan, abuztuaren 27an, jokatuko dute Federazio Kopako fase autonomikoaren finala Gernika Cluben aurka. Neurketa Urritxen izango da 20:00etatik aurrera. Sarrerak online eros daitezke esteka honen bidez: https://sdamorebieta.compralaentrada.com/eventos/ Sarrera hauek gune orokorrerako dira bakarrik (ez da tribunarako sarrerarik salduko) eta 15 euroko prezioa dute (5 euro 16 urtetik beherakoentzat). Partida egunean, norgehiagoka hasi baino […]
Urdinek prestaketarekin aurrera jarraitzen dute, eta gaur goizean hitzordu berri bati ekin diote. Hain zuzen ere, Sarrienan SD Leioa eta Club Portugaleteren aurka egindako triangularra, 45 minutuko neurketen. Gure taldeak, oinarrizko futboleko jokalari askoren parte-hartzearekin, golik gabe berdindu du Leioaren aurka eta 1-0 galdu du Porturen kontra. Goizeko lehen norgehiagokan, urdinek Leioa izan dute aurkari. […]
Urdinek Federazio Kopako fase autonomikoko finalerako sailkapena lortu dute. Asteazkenean Gernika Cluben aurka neurtuko dituzte indarrak Urritxen, partida bakarrera. Horretarako, Sestao River gainditu dute Las Llanasen, penaltietan, 120 minutuko ahalegin ikaragarriaren ostean. Lehen zatia parekatua joan da, arrisku handirik gabe. Zorrilla izan da lehen abisua eman duena Iruarrizaga atetik kanpo irten ostean Rekaren erasoa sahiesteko. […]
Gaur arratsaldean, abuztuak, Amorebieta B taldeak denboraldiaurrea hasi du. Denboraldi honetan lehen aldiz lehiatuko da Ohorezko Mailan, aurreko bi denboraldi arrakastatsuetan lortutako bi igoeren ondoren. Erronkari aurre egiteko, Beotibar Recycling izango du babesle gisa eta haren logoa eramango du kamiseten aurrealdean. Gorka Moreno eta Andoni Garcia entrentazaileek, Ion Zubizarreta laguntzaile eta delegatuak eta Asier Baciero […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, abuztuak 24, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen, Txolonen edo Lauaxetan izango dira. Abuztuak 18, astelehena 10:00 Entrenamendua Abuztuak 19, asteartea 10:00 Entrenamendua Abuztuak 20, asteazkena 19:00 Federazio Kopako partida Las Llanas zelaian: Sestao River-SD Amorebieta Abuztuak 21, osteguna 11:00 Entrenamendua […]
SD Amorebietak Marouane Sennouni El Mettouri (Ouezzane, 2002-02-26) fitxatu duela iragarri nahi du, CDC Moscardó taldetik datorren erdilaria, aurreko denboraldian Bigarren Federazioan jokatu zuena. Madril inguruko hainbat klubetan trebatu ondoren, UD La Fuente eta CD Marchamalo taldeetan jokatu zuen CDC Moscardó klubera iritsi aurretik. Berton egon da azken bi denboraldietan. Lehenengoan, funtsezkoa izan zen Bigarren […]
Urdinek denboraldiaurreko lagunarteko berri bat jokatu dute gaur Gazituagan, SD Zamudioren aurka. Etxeko taldeak lortu du garipena zzken txanpan sartutako gol bati esker. Aitor Zulaikaren mutilen hurrengo hitzordua asteazken honetan izango da, Las Llanasen. Sestao Riverren aurka neurtuko dituzte indarrak Federazio Kopako Euskadiko faseko finalerdian. SDAren hasierako hamaikakoa Murgoitio, Mendibe, Odei, Aranceta, Hernaiz, Ituarte, Peru, […]
Urdinek Federazio Kopako bigarren kanporaketarako txartela lortu dute gaur Urritxen San Ignaciori 3-1 irabazita. Aitor Zulaikaren taldeak Sestao Riverren aurka neurtuko ditu indarrak datorren astean Las Llanasen denboraldiko lehen partida ofizialean maila oso ona erakutsi ostean, jokoaren pisua eramanez eta aukera ugari sortuz. SDAren golak Gonzalo Zorillak -bi alditan- eta Iker Rekagorri zornotzarrak sartu dituzte. […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.