Últimas entradas: SD Amorebieta

SD Amorebieta 2-0 Sporting Atlético: Garaipena aurredenboraldiari bukaera emateko

Urdinek garaipen batekin itxi dute denboraldiaurrea. 2-0 irabazi diote Urritxen Real Sportingen bigarren taldeari Alex Carbonell eta Sergio Camachoren bi gol ikusgarriekin. Partidako lehen gola geldikako jokaldi baten ondoren iritsi da, lehen zatiaren erdialdean. Amelibiaren burukadak ez du aterik aurkitu, baina Carbonellek borroka egin du baloiak lerroa gaindi ez zezan eta, ia angelurik gabe, eskuadran […]

Leer más

Lan plangintza abuztuaren 18ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, abuztuak 18, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Abuztuak 12, astelehena 18:00 Entrenamendua Abuztuak 13, asteartea 10:30 Entrenamendua Abuztuak 14, asteazkena 10:30 eta 18:00 Entrenamenduak Abuztuak 15, osteguna 18:00 Entrenamendua Abuztuak 16, ostirala 18:00 Entrenamendua Abuztuak […]

Leer más

CD Calahorra 0-1 SD Amorebieta: Urdinen garaipena La Planillan

Urdinek CD Calahorra gainditu dute La Planillan, denboraldiaurreko laugarren partidan. Neurketako gol bakarra harrobiko bi jokalariren arteko lotura on batekin heldu da bigarren zatian. Unai Bayonen pasea eta Iker Rekagorriren gola. Bero handi batekin, termometroa 40 gradutara hurbiltzen zela, lehen arrisku hurbilketak errioxarrenak izan dira. Izan ere, Aparicioren jaurtiketa batek zutoinean jo du lehen zatiko […]

Leer más

Enol Coto eskuin hegaleko atzelaria, futbolari urdin berria

Sociedad Deportiva Amorebietak Enol Coto Serrano (Gijón, 2001-03-23) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Real Sportingekin zuen lotura amaitu ondoren libre heldu da eskuin hegaleko atzelari gaztea.   Jokalari urdin berria Asturiasko klubaren harrobian hezi zen eta pasa den denboraldian Bigarren Mailan debutatu zuen lehen taldearekin. Atzelariak esperientzia du brontzezko kategorian, non 18 urte besterik ez zituela […]

Leer más

Jordi Calaverak SDAren atzealdea indartuko du

SD Amorebietak jakinarazi nahi du Jordi Calavera Espinach (Cabra del Camp, 1995-08-02) atzelariak Urritxen jokatuko duela denboraldi honetan. Bigarren Mailan 150 partida baino gehiago lehiatu ditu Gimnastic de Tarragona, CD Lugo, Real Sporting de Gijon eta Girona FC taldeen koloreak defendatuz. Joan den denboraldiko bigarren itzulian CE Sabadell taldean aritu zen Lehen Federazioan. Futbolari urdin […]

Leer más

Alvaro Marin, Athleticek utzita, aurrelari urdin berria

SD Amorebietak eta Athletic Clubek Alvaro Marin Sesma (Cintruenigo, 2003-05-01) aurrelariaren lagapena adostu dute. Pasa den denboraldian Helmond Sport taldean aritu zen Holandako Bigarren Mailan. Futbolari gaztea 2021ean iritsi zen Lezamara, Atletico Cirboneron nabarmendu ondoren. Bere lehen denboraldian zurigorri gisa, 20 partida jokatu zituen Ohorezko Mailako jubenilekin eta beste 20 Basconiarekin, zortzi eta zazpi gol […]

Leer más

Jon Aurtenetxe zornotzarra SDAra itzuli

SD Amorebietak Jon Aurtenetxe Borde (Amorebieta-Etxano, 1992-01-03) fitxatu duela iragarri nahi du. Atzelari zornotzarrak esperientzia handia du Estatuko hiru kategoria gorenetan eta nazioarteko ligetan. Bere herriko klubera eta 2017-18 eta 2018-19 denboraldietan hainbat partida jokatu zituen taldera itzuliko da. Pasa den denboraldian SD Logroñesen aritu zen Lehen Federazioan. Aurtenetxe Athletic Cluben sartu zen alebin adinean […]

Leer más

Lan plangintza abuztuaren 11ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, abuztuak 11, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Abuztuak 5, astelehena 18:00 Entrenamendua Abuztuak 6, asteartea 10:30 Entrenamendua Abuztuak 7, asteazkena 10:30 eta 18:00 Entrenamenduak Abuztuak 8, osteguna 18:00 Entrenamendua Abuztuak 9, ostirala 19:00 Lagunarteko partida […]

Leer más

Real Racing Club 2-0 SD Amorebieta: Porrota Guarnizon denboraldiaurreko bigarren lehian

Urdinek denboraldiaurreko bigarren partida jokatu dute, Guarnizoko El Pilar zelaian, Bigarren Mailako aurkari baten aurka: Real Racing Club. Garaipena kantabriarrek lortu dute 2-0eko emaitzarekin lehen 45 minutuetan Aranak lortutako bi golei esker. Aldageletatik igaro ondoren, jokoak orekarekin eta aukera gutxirekin jarraitu du. Racingena izan da argiena, baina Gaizkak gelditu egin du Iñigo Vicenteren jaurtiketa. Proba […]

Leer más