Últimas entradas: SD Amorebieta

Osasuna Promesas 3-0 SD Amorebieta: Porrota Taxoarren denaurredenboraldiko lehen frogan

Urdinek aurredenboraldiko lehen norgehiagoka galdu dute, gaur goizean Taxoarren jokatu dutena Osasuna Promesasen aurka, kategoria altuagoko taldea eta egun gehiago lanean daramana. Izan ere, gaurkoa bere laugarren partida zen. Hala ere, ondo lehiatu dute Aitor Zulaikaren mutilek, batez ere lehen zatian. Ideiak lantzeko eta motorrak berotzeko baliogarria izan den neurketa honetan goraipatu behar da ere […]

Leer más

SDAko bazkideek 2025-26 denboraldirako kontuak eta kuotak onartu dituzte

SD Amorebietak Ohiko Batzar Orokorra egin du astearte honetan, uztailak 29, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroko ekitaldi-aretoan. 48 bazkide bertaratu dira eta hauek 2025-2026 denboraldirako aurrekontua eta ordaindu beharreko kuotak onartu dituzte. Jon Larrea presidentea buru duen Zuzendaritza Batzordeak kirol proiektu berria ere aurkeztu du. Aurreko Batzarreko akta eta 2024-25eko memoria onartu ondoren, kanpaina berriko kuotak aurkeztu […]

Leer más

Mikel Mendibe atzelaria, SDAko jokalari berria

SD Amorebietak Mikel Mendibe Garrogerrikaetxebarria (Markina-Xemein, 2002-02-20) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Athletic Cluben hezitako atzelari gazteak Lehen eta Bigarren Federazio Mailetan lehiatu du azken hiru denboraldietan. Jokalari urdin berria alebinetan sartu zen Lezaman eta mailak igotzen joan zen Bilbao Athleticera iritsi arte. Zurigorrien bigarren taldearkin 36 partida jokatu zituen 2022-23an eta minutu gehien izan […]

Leer más

Lan plangintza abuztuaren 3ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, abuztuak 3, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen, Txolonen edo Lauaxetan izango dira. Uztailak 28, astelehena 10:00 Entrenamendua Uztailak 29, asteartea 10:00 Entrenamendua Uztailak 30, asteazkena 10:00 Entrenamendua Uztailak 31, osteguna Atsedena Abuztuak 1, ostirala 10:00 Entrenamendua Abuztuak 2, larunbata 11:30 […]

Leer más

Urdinen lehen taldeak 2025-26 denboraldiari ekin dio

Gaur arratsaldean, uztailak 24, Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak berritasunez betetako plantillarekin eman dio hasiera denboraldiaurreari. Urdinek, Aitor Zulaika entrenatzaile berriaren gidaritzapean, Urritxen burutu dute 2025-26ko lehen entrenamendua. Denboraldi honetan Bigarren Federazioan lehiatuko dute, aurrekoan jaitsi ondoren. Zulaikarekin batera, staff teknikoa hurrengo pertsonek osatuko dute: Joseba Agirre (bigarren entrenatzailea), Aitor Baraia (prestatzaile fisikoa), Aratz Agirreburalde […]

Leer más

Adrian Zango, Realak utzita, SDAko atezain berria

Adrián Zango Aguirrezabal (Gasteiz, 2005-12-27) Sociedad Deportiva Amorebietan jokatuko du denboraldi honetan. Atezain gaztea Real Sociedad klubetik dator lagatu gisa. Zubietara intantiletan heldutako futbolaria Real C taldean aritu zen pasa den denboraldian, 19 partida jokatuz Bigarren Federazioan. Gainera, Sanseren deialdian sartu zen Lehen Federazioko 15 neurketatan, tartean Bigarren Mailara igotzeko finaleko biak Tarragonako Nastic taldearen […]

Leer más

Jon Altamira, atezain urdin berria

SD Amorebietak Jon Altamira Areizaga (Gernika, 1990-01-02) atezaina fitxatu duela jakinarazi nahi du. Urritxe ondo ezagutzen du, 2013-14 denboraldian futbolari urdina izan zen eta. Gure atezain berriak eskarmentu handia du Bigarren B Mailan eta Bigarren Federazioan, 150 partida baino gehiago jokatu baititu kategoria hauetan. Athletic Clubeko eta Gernikako harrobietan hazi ondoren, Altamirak 2012-13an egin zuen […]

Leer más

Diego Ceballos jokalariak urdinen eskuin hegala indartuko du

Sociedad Deportiva Amorebietak Diego Ceballos Galván (Santander, 1999-02-08) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Real Racing Cluben hezitako eskuin hegaleko atzelaria, pasa den denboraldian UD Melillan aritu zen, non Bigarren Federazio Mailako 34 partidetatik 32 jokatu zituen. Bertan bi gol sartu eta hiru gol-pase eman zituen. Bigarren taldean nabarmendu ondoren, Ceballos Racingeko lehen taldera igo zen […]

Leer más

Aitor Torrico, Athletic Clubek utzita, bolbora gehiago eraso urdinerako

Aitor Torrico Arriandiaga (Gernika, 2006-01-02) aurrelariak SD Amorebietan jokatuko du datorren denboraldian. Athletic Clubetik dator lagatu gisa. Pasa den denboraldian Hirugarren Federazioko CD Derion jokatu zuen utzita eta 13 gol sartu zituen oraindik jubenila izan arren. Jokalari gaztea 2022an iritsi zen Lezamara, lehen urteko jubenil gisa, Gernika Clubean nabarmendu ondoren. Izan ere, bere bigarren denboraldian […]

Leer más

Larunbatean Urritxen jokatuko den Athletic Club-SD Ponferradinarako publiko orokorrarentzako sarrerak salgai

SDAko bazkideek larunbat honetan Athletic Club eta SD Ponferradina taldeek Urritxen jokatuko duten Mendeurreneko Partidarako sarrerak lehentasunez eskuratzeko epea amaitu ondoren, publiko orokorrorentzako sarrerak salgai jarri dira. Hauek https://sdamorebieta.compralaentrada.com/eventos/ webgunean edo klubeko dendan (gaur eta bihar 10:00etatik 14:00etara) erosi ahal dira. Prezioak honako hauek dira: tribuna, 25 eurotan; orokorra, 20 eurotan; eta haur orokorra, 10 […]

Leer más