SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak CD Castellon taldearen kontra jokatuko du igande honetan, martxoak 5, 18:00etan. Neurketa, Lehen Federazioko 2. multzoko 26. jardunaldikoa, Urritxen izango da.

Nahi izanez gero, sarrerak online erosi ahal izango dira larunbateko 18:00ak arte. Esteka honen bidez egin beharko da: https://labur.eus/JEgwa 

Sarrera hauek gune orokorrerako izango dira (ez dira tribunako sarrerak salduko) eta hurrengo prezioak dituzte:

16 urtetik aurrera: 15 euro

4-15 urte: 5 euro

0-3 urte: doan

Gainera, partida egunean, sarrerak Urritxeko leihatilan salduko dira 17:00etatik aurrera. Gune orokorrerako sarrerak ere izango dira, aipatutako prezioekin.

Partekatu