SD Amorebieta

Urritxek Bilbao Athleticen aurkako derbia hartuko du igande honetan, urriak 16. Lehen Federazioko 2. Multzoko 8. jardunaldiko partida 12.00etan hasiko da.

Nahi izanez gero, sarrerak online erosi ahal izango dira urriaren 15eko 12:00ak arte. Esteka honen bidez egin beharko da: https://labur.eus/vWO0V. Sarrera hauek gune orokorrerako izango dira (ez dira tribunako sarrerak salduko) eta hurrengo prezioak dituzte:

16 urtetik aurrera: 15 euro

4-15 urte: 5 euro

0-3 urte: doan

Gainera, partida egunean, sarrerak Urritxeko leihatilan salduko dira 11:00etatik aurrera. Gune orokorrerako sarrerak ere izango dira, aipatutako prezioekin.

Bestalde, SDAko bazkideei gogorarazten zaie denboraldi honetako txartelak klubaren dendan, San Miguel kaleko 16. zenbakian, jasotzeko moduan daudela. Ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara da (ostiraletan 17:00etatik 20:00etara ere irekitzen da).

Partekatu