Datorren larunbatean, apirilak 8, Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak Lehen Federazioko 2. Multzoko liderraren kontra jokatuko du, hau da, CD Eldenseren aurka. Norgehiagoka, liga txapelketako 31. jardunaldiari dagokiona, Urritxen izango da 19:00etatik aurrera.

Partidu horretarako, SDAko bazkide bakoitzak sarrera bat izango du doan, bazkide ez den beste pertsona bat Urritxera gonbidatzeko. Interesatuek gaurtik, ostirala 31, datorren asteartera arte, apirilak 4, jaso ahal izango dute euren gonbidapena klubaren denda ofizialean (asteazkenetik aurrera itxita egongo da). Gaur 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta astelehenean eta asteartean goizez bakarrik. Partida egunean, neurketa hasi baino ordubete lehenagotik, Urritxeko leihatilan ere edukiko dute aukera gonbidapena eskatzeko.

Partekatu