SD Amorebieta

Urdinak Lezamara bueltatuko dira asteburu honetan. Igandean, azaroak 5, 16:15ean, Sociedad Deportiva Huescaren aurka neurtuko dituzte indarrak LALIGA Hypermotioneko 14. jardunaldiari dagokion partidan. Gureak, sailkapenean 19. postuan 10 punturekin, momentu honetan taularen beheko aldean dagoen beste talde baten aurka lehiatuko dira, puntu bat gutxiago duen eta 21. posizioan dagoen Huescarekin.

Elkarrekin egoteko unea da, taldea eta zaleak. Horregatik, norgehiagoka garrantzitsu honi begira, Sociedad Deportiva Amorebietako bazkide bakoitzak sarrera bat prezio murriztuan erosteko aukera izango du. Sarrera hauek, jada eskuragarri daudenak, 5 eurotan salduko dira eta ostiralera arte San Miguel kalean dagoen klubeko dendan bakarrik erosi ahal izango dira. Bertan bazkideei zuzendutako sarrera berezi hauek bakarrik salduko dira, salmenta orokorra igandean Lezaman egingo baita. SDAren denda itxita egongo da bihar, asteazkena, azaroak 1, baina gainontzeko egunetan 10.00etatik 13.00etara egongo da zabalik. Gainera, ostiralean, arratsaldez irekiko da 17.00etatik 20.00etara bazkideei sarrera hauek lortu ahal izatea errazteko.

Promozio hau ostiralean amaituko da eta prezioak ohikoak izango dira partida egunean leihatilan, non sarrerek 25 euro balioko dute (10 euro 16 urtetik beherakoentzat). Athletic Clubekin dagoen akordioaren ondorioz, talde zuri-gorriko bazkideek 20 euroren truke erosi ahal izango dituzte euren txartelak aurkeztuz. SDAko bazkideak doan sartuko dira karneta erakutsiz. 

Partekatu