Atzelariak nagusi Tabiran
Urdinek etxetik kanpoko lehen prestaketa partida jokatu dute gaur goizean Cultural Durangoren aurka. Atzelariak nagusitu dira Tabiran eta inork ezin izan du 0-0ekoa hautsi abagune gutxiko neurketa batean. Jon Castrilloren taldea sendo agertu da atzealdean eta atea hutsean utzi du berriro, joan den asteazkenean Eibar Bren aurka egin zuen bezala. Hurrengo lagunartekoa asteartean izango da, abuztuak 18, 19:30ean, Sodupe UC taldearen kontra Hurtado de Saratxo zelaian.
CULTURAL DE DURANGO: Areitio, De Eguino, Haitz, Ventura, Arzuaga, Madina, Ituarte, Oyarbide, Eneko, Youssef eta Zabaleta. Aulkitik Eneko, Asensio, Gontzal, Arieta, Fili, Mendi, Unax, Goiko eta Hamza zelairatu dira.
SD AMOREBIETA: Murgoitio, Intxausti, Presa, Diaz de Alda, Iñi, Erik Morán, Ajuriagoikoa, Agirre, Larralde, Cabo eta Bikandi. Aulkitik Petralanda, Iker Torre, Ignacio, Hernaiz, Eder, Peru, Azkuna, Reka, Etxaniz, Muguruza eta Josep Diaz atera dira.
Epailea: Iñigo Bis.