SD Amorebieta

Ángel Troncho Beltrán (Benicarló, 2002-10-02), futbolariak Sociedad Deportiva Amorebietan jokatuko du denboraldi bukaerara arte. Hegaleko jokalari gaztea Sociedad Deportiva Eibarretik dator lagatu gisa.

Troncho CD Benicarló taldetik heldu zen talde gipuzkoarrera gaztetan eta pasa den denboraldian egin zuen debuta partida ofizialean lehen talde armaginarekin. Ligako 14 neurketatan eta Errege Kopako beste bitan parte hartu zuen. Aurtengo denboraldian zazpi lehia ofizial jokatu ditu Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldearekin eta gol bat sartu du.

Ongi etorri SDAra, Angel.

Partekatu