SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Andoni López Saratxo (Barakaldo, 1996-4-5) jokalariaren fitxaketa iragarri nahi du. Ezker hegaleko atzelaria Unión Deportiva Logroñés taldetik dator.

Athletic Clubeko harrobian hezia, 2017-18 denboraldian lehen talde zurigorriarekin egin zuen debuta partida ofizialean. LaLiga Santanderreko 22. jardunaldiko neurketan izan zen, Gironaren zelaian, eta 90 minutuak jokatu zituen.

Futbolari urdin berriak esperientzia du LaLiga SmartBanken, UD Almeria (2018-19), Elche CF (2019-20) eta UD Logroñés (2020-21) taldeen koloreak defendatuz 50 norgehiagoka jokatu baititu zilarrezko mailan. Aurtengo denboraldian 19 partida lehiatu ditu Primera RFEF kategorian Logroñoko taldearekin, horietatik 17 titular bezala.

Ongi etorri, Andoni!

Partekatu