Amorebieta B taldeak igoera matematikoki ziurtatzeko lehen aukera du asteburu honetan

Pasa den denboraldian kategoriaz igo ondoren, Lehentasunezko Mailan jokatzen ari da lehen aldiz Amorebieta B eta txapelketa bikaina egiten ari da. Horren erakusgarri da, liga amaitzeko sei jardunaldi falta diren arren, Gorka Morenok entrenatutakoek euren bigarren igoera jarraian matematikoki ziurtatzeko aukerak dituztela asteburu honetan.
Une honetan, bigarren postuan dago 59 punturekin, igoera dagoeneko lortu duen Basconia B taldeak bakarrik gaindituta. Gogoratu behar da Lehentasunezko Mailan zuzenean igotzen direla lehen hiru sailkatuak. Laugarrenarekiko -Otxarkoaga-14 puntuko aldea dute urdinek. Errenta berdina da bosgarrenarekiko -Abadiño- eta seigarrenarekiko -Gernika Sporting-, hiru taldeek 45 puntu baitituzte.
Asteburu honetan igoera matematikoki lortzeko kontuak honako hauek dira. Gure taldeak Arratiaren aurka irabazi beharko luke, larunbatean, 15:45ean, Txolonen, eta aipatutako hiru taldeetako batek ere ez dezala garaipena lortu. Otxarkoagak eta Abadiñok larunbatean neurtuko dituzte indarrak haien arten 18:50ean, eta Gernika Sportingek Elorrio hartuko du 18:30ean.
Zorte on denboraldiaren azken txanpa honetan, urdinak!