SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak eta Xiker Ozerinjauregi Mendikoetxea (Zalla, 1997-01-30) futbolariak akordio bat lortu dute bi aldeak lotzen zituen kontratua bertan behera uzteko. 

Atzelaria joan den udan heldu zen Urritxera Sociedad Deportiva Logroñes taldetik eta denboraldi erdi honetan sei partida ofizial jokatu ditu urdin gisa.

SDAtik eskerrak eman nahi dizkiogu hilabete hauetan egindako lanagatik eta erakutsitako profesionaltasunagatik. Etorkizunera begira zorterik handiena opa diogu, bai arlo pertsonalean, bai kirolean. Mila esker, Xiker!

Partekatu