Akordioa Beñat Leizarekin kontratua eteteko
Sociedad Deportiva Amorebietak eta Beñat Leiza futbolariak akordio bat lortu dute bi aldeak lotzen zituen kontratua bertan behera uzteko. Hemendik aurrera, Hernaniko ezker hegaleko atzelariak Club Portugaleten jokatuko du.
Leiza 2020ko udan heldu zen Urritxera eta funtsezko pieza izan zen Bigarren Mailara igotzeko denboraldi historikoan, non 15 partida ofizialetan parte hartu zuen. Horien artean, CD Badajozen aurkako playoffeko finalean, Nuevo Vivero zelaian. Pasa den kanpainian Sestao River taldean aritu zen lagatu gisa.
SDAtik eskerrak eman nahi dizkiogu jokalari urdin bezala erakutsi duen konpromisoagatik, esfortzuagatik eta profesionaltasunagatik, eta zorterik handiena opa diogu etorkizunari begira, bai arlo pertsonalean, bai kirol arloan. Eskerrik asko guztiagatik, Beñat!