Logotipo centenario SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Aitor Ituarte Dravasa (Tolosa, 2000-05-20) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Erdilari bezala jokatzen du eta Bigarren Federazioa ezagutzen du Besainekin kategoria honetan lehiatu baitu. Azken urte eta erdian Durangoko Kulturalean aritu da, non pasa den denboraldian minutu gehien jokatu zituen futbolaria izan zen.

Jokalari urdin berria Tolosako harrobian hezi zen lehen taldera iritsi arte. 19 urterekin egin zuen debuta Hirugarren Mailan, 2019-20 denboraldian, eta titular izan zen partida gehienetan gaztea izan arren. Bi denboralditan Tolosan nabarmendu ondoren, 2021eko udan Beasainera heldu zen. Bertan igoera lortu zuen Bigarren Federaziora funtsezko jokalaria izanez eta hurrengo denboralidan (2022-23) kategoria honetan jokatu zuen. Belauneko lesio larri baten ondoren hainbat hilabetez zelaietatik kanpo egon ondoren, Durangoko Kulturalera iritsi zen 2024ko urtarrilean. Laster garrantzi handiko jokalaria bihurtu zen Tabirako taldearentzat, eta ligako hamahiru partida jokatu zituen 23-24ko bigarren itzulian. Pasa den denboraldian funtsezko pieza izaten jarraitu zuen, ligako 34 partidetatik 31 jokatu baitzituen, guztiak hasierako hamaikakoan, bi gol sartuz.

Ongi etorri, Aitor!

Compártelo