SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebieta eta Aitor Arregi futbolaria akordio batera heldu dira bi aldeak lotzen zituen kontratua bertan behera uzteko.

Bergarako atzelaria 2018ko udan iritsi zen Urritxera. Hiru denboraldi eta erdi hauetan zehar talde zornotzarrean, 102 partida ofizial jokatu ditu eta bost gol sartu ditu.

Klubak eskerrak eman nahi dizkio SDAko jokalari bezala erakutsitako konpromisoagatik, esfortzuagatik eta profesionaltasunagatik, eta zorterik handiena opa nahi dio etorkizunean. Eskerrik asko guztiagatik, Aitor!

Partekatu