SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Union Deportiva Logroñes taldeari egingo dio bisita igande honetan, azaroak 27, 12:00etan, Lehen Federazioko liga txapelketako 13. jardunaldiko norgehiagokan. 

Las Gaunasera joan nahi duten zale urdinek aldez aurretik eros ditzakete sarrerak esteka honen bitartez: https://uniondeportivalogrones.acyti.com/

Errioxako klubak jakinarazi du zale zornotzarrentzako sarrerak Ipar Fondoan egongo direla eta planoan 10. bomitorioan dauden jesarlekuak aukeratu beharko direla. Estadiora 5. atetik sartu beharko dira.

Sarreren prezioa 15 eurokoa da helduentzat eta 5 eurokoa 16 urtetik beherakoentzat. Igandean, Las Gaunaseko lehiatilak partida hasi baino ordu eta erdi lehenago irekiko dituzte.

Partekatu