SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak ligako beste norgehiagoka bat izango du igande honetan, irailak 18, 19:00etan, Urritxen. Bertan, Lehen Federazioko 2. multzoko 4. jardunaldiko partida jokatuko du Barça Atlètic taldearen kontra, hau da, FC Barcelonaren bigarren taldearen aurka. 

Nahi izanez gero, sarrerak online erosi ahal izango dira irailaren 16ra arte, ostirala, 19:00ak arte. Esteka honen bidez egin beharko da: https://labur.eus/236hi.  Sarrera hauek gune orokorrerako izango dira (ez dira tribunako sarrerak salduko) eta 10 euroko prezioa daukate.

Gainera, partida egunean, sarrerak Urritxeko leihatilan salduko dira 18:00etatik aurrera. Hauek ere gune orokorrerako sarrerak izango dira eta 10 euroko prezioa izango dute.

Partekatu