SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak CF Intercity taldearen kontra jokatuko du larunbat honetan, abenduak 17, 16:00etan. Neurketa, Lehen Federazioko 2. multzoko 17. jardunaldikoa, Urritxen izango da. 2022ko azkena.

Nahi izanez gero, sarrerak online erosi ahal izango dira abenduaren 16ko 16:00ak arte. Esteka honen bidez egin beharko da: https://labur.eus/XtMHZ

Sarrera hauek gune orokorrerako izango dira (ez dira tribunako sarrerak salduko) eta hurrengo prezioak dituzte:

16 urtetik aurrera: 15 euro

4-15 urte: 5 euro

0-3 urte: doan

Gainera, partida egunean, sarrerak Urritxeko leihatilan salduko dira 15:00etatik aurrera. Gune orokorrerako sarrerak ere izango dira, aipatutako prezioekin.

Partekatu